Es Eu En De It Fr

Ekitaldiak

CANTATA nº 51: Jauchzet Gott in allen Landen (J.S.Bach)

10/10/10

Marienkirche (Berlin) Zuzendaria: Constantin Alex


Schubert kontzertua Balmasedan

10/10/15


SINFONIE Nº9 (Beethoven) Basauriko Sozial antzokian

10/11/20

Orfeoi Donostiarra Bilboko Orkestra Sinfonikoa Zuzendaria: Günter Neuhold


Naroa Intxausti

2010 abuztua 1 01:59:32 CEST

1981. urtean Bilbon jaioa, sei urte dituela hasi du bere musika ikaskuntza. Piano eta kantu ikasketak egiten ditu Bilboko Goi Kontserbatorioan, Inmaculada Martinez irakasle duelarik, kalifikazio bikainak lortuz. Era berean, zenbait hizkuntz ikasketa egiten ditu: Ingelesa, Italiarra eta Alemana (Hizkuntz Eskolako Goi Maila), EGA eta Frantsesa (Hizkuntz Eskolako Erdi Maila).

Master-Classes izan ditu Teresa Berganza, Carlos Álvarez, Ana Luisa Chova, Enedina Lloris, Isabel Rey, Ana Mª Sánchez, Alejandro Zabala, Miguel Zanetti, Dalton Baldwin, Giancarlo del Monaco, Emilio Sagi, eta abarrekin.

Hainbat sari irabazi ditu Lehiaketa Internazionaletan. Bai opera, errepertorio sinfonikoa zein liederrak abesten ditu. 2000. urtean izan zen bere estreinaldia Misa de la Coronación izenekoarekin. Bestalde, opera estreinaldia 2003.ean izan zen, Bastian eta Bastiana izenekoarekin, Bastiana antzeztuz.

Handik aurrera, lan ugari antzeztu ditu. Hauen artean: Fidelio (Marzelline), Norma (Clotilde), Suor Angelica (Suor Genovieffa), Le Nozze di Figaro (Susana, Barbarina), La finta giardiniera (Sandrina), La Cenerentola (Clorinda), Tabernera  del  Puerto (Marola), El  Retablo  de Maese  Pedro (Trujamán), Carmina Burana (Orff), Herminie (Arriaga), Réquiem (Fauré), Magnificat (Bach), Exultate Iubilate, Regina Coeli 108, Regina Coeli 127 (Mozart) … Edmon Colomer, Adrian Leaper, Michael Güttler, Antoni Ros Marbà, Pedro Halffter, Günter Neuhold, Eduardo López Banzo, Giancarlo del Monaco, Peter Mussbach, Lluis Pasqual... bezalako maisuekin lanean arituz eta Bilboko Udal Banda , Bilboko Orkestra Sinfonikoa , Vallés Orkestra Sinfonikoa, RTVE, Sevillako Orkestra Sinfonikoa, Liceuko Orkestra Sinfonikoa, Balears -eko Orkestra Sinfonikoa, Al Ayre Español, Brandenburg Orkestra Sinfonikoa  … tamainako orkestekin.

“Mizi”-ren pertsonaia antzeztu du  Der Ferne Klang operan, Sevillako Maestranza Antzokian egindako estreinaldian. Opera honen produkzioa  Staatsoper Unter den Linden eta zuzendaritza  Halffter-ek eraman dituzte.

“Der Liebestrank” proiektuan parte hartu du berlineko  Kammeroper Schloss Rheinsberg-ekin, eta zenbait ekitaldi egin ditu Alemanian.

Bere azken proiektuen artean, Le Nozze di Figaro Bartzelonako Liceu Antzokian eta OLBE-ABAOn eta Dardanus (Rameau) Kretan (Grezia).